XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
GEORGES - Piska bat, asko, edo grinaz?
1. ZAINTZAILEA - Grinaz.
GEORGES - Horrelako grinaz maitatzeko biziki gorrotatu behar da.
1. ZAINTZAILEA - Gorrotatu? Nor?
GEORGES - Besteak
2. ZAINTZAILEA - Pozoina?
1. ZAINTZAILEA (2. ZAINTZAILEAri) - Toxikologi Laborategia, Gutenberg 66-21
GEORGES - Beranduegi: hemen dena pozoindurik dago, nik gorrotogintzan egiten bait dut lan.
1. ZAINTZAILEA - Gorrotogintzan?
GEORGES - A! Gorrotoa kiratsa darion grina da! Baina montajea dantza erazi nahi baduzu, hariak dauden lekuan heldu behar, kakatzetan badaude ere. Nik hari guztiak eskuan dauzkat, nere eguna da eta gora gorrotoa, nere boterea hari zor diodanez. Ez jarri begi horiek: poeta naiz; zein da zuen zeregina, ni ulertzea ala ni zaintzea?
1. ZAINTZAILEA - Zu zaintzea.
GEORGES - Ba, zain nazazue, zaindu. Zer ordu da?
1. ZAINTZAILEA
GEORGES - Zer tenperatura?
1. ZAINTZAILEA
GEORGES - Hau udaberriko arratsaldearen ederra! Zerua oskarbi, eguzkia kristalei su eman beharrean: jendetza lasaia, jantzi argiak soinean dituela Champs Elysées-etan gora eta behera, ilunabarreko argiak aurpegiak leunagotzen ditu. Ondo da, pozten naiz
1. ZAINTZAILEA
GEORGES - Eta gero?
1. ZAINTZAILEA -18,30etan
GEORGES - Arretaz mia ezazue. Batek ez daki zer gerta daitekeen. Eta ondoren.
1. ZAINTZAILEA - Gaujai eta dantzaldia.
GEORGES - Noren etxean.
1. ZAINTZAILEA -Bounoumi andrearenean.
GEORGES - Berak ematen al du gaujai hori?
1. ZAINTZAILEA - Haren lehiakide zen Perdríere jauna erretiratu dela ospatzeko.
GEORGES - Nik ospatuko dut; hori nik egina da. Alde hemendik!